Arantzako lehen egunean primeran pasa dugu. Goizean herritik buelta bat eman dugu Arantza ezagutzeko eta arratsaldean jolasak egin ditugu. Afaldu ondoren ipuin kontalaria etorri zaigu eta ipuin polit-polit batzuk kontatu dizkugu. Oso dibertigarriak izan dira!